Revistes Catalanes amb Accés Obert (RACO)

Antzerki minoritario baterantz: Myriam Benen antigona aljeriarra

Caroline Kelley

Resum


Artikulu honetan, Myriam Benen Leïla, poème scénique en deux actes et un prologue (Leila, antzez poema bi ekitaldi eta sarrera batean) Sofoklesen Antigona lanaren berrinterpretaziotzat hartu dut. Aljeriar antzerkigintza, historia eta tragedia greziarraren nahaste honek ‘antzerki minoritario’ mota bat sortzen duela esan nahi dut, honen eraginak Aljeriako iraultzari (1954-1962) buruzko antzerki egitura ezarriari eta orokorrean dabiltzan narrazio historikoei azpiak jaten dizkiolarik. Lan kanonikoaren mugatik at ekinez, antzerkigilea tragedia klasikoaz gain doa, pentsatu arazten digun moldapen tekniko baten bidez eta, era berean, askatasun borrokaren inguruan dauden fikzioak ukatzen ditu, Front de Libération Nationale (FLN) eta, bereziki, 1965ean Houari Boumediene defentsa ministroaren esku, Ahmed Ben Bella presidentea kargutik kendu zuen estatu kolpe militarra. Testuinguru honen berezitasuna gora behera, hala ere, antzezlanaren izaera alegorikoak unibertsaltasun zentzua baimentzen du. Ingurunea, zalantzarik gabe, iraultza osteko Aljeria den arren, eskaintzen duen istorioa edozein herrialdetan eta edozein denboratan gerta daiteke, diktadurak ez baitira Ipar Afrikan mugatzen.

Text complet: PDF