Revistes Catalanes amb Accés Obert (RACO)

Kontrapuntua. Literatura konparaturako metodoei buruzko gogoetak

Federico José Xamist

Resum


Saiakera honetan ibilbide kritikoa egingo dugu gaur egun ikasketa literarioak deitzen diogunaren teoria, metodologia eta kanona osatzeko etapa desberdinetatik. Zentzu honetan, lehen urratsa modernitate sintoma gisa XIX mendearen lehen erdian azaltzen den bidaia honen iturrien erregistroa egitea izango da. Analisian – bigarren urratsa –, eraikitako kategorien problematika, eta askotan antitesia, aurkeztuko da ikuspegi desberdinetatik. Hirugarren urratsean – urrats erabakigarria–, ildo hauen balorazio kritiko bat egiten saiatuko gara, eta gure iritzian XX mendearen bigarren erdian pausatua geratu den hausnarketa teorikoaren ikasgai magistralen zirrikituak azalduko ditugu. Izenburuak, “Kontrapuntua”, gure gaiaren izaera antitetiko eta aldi berean sintetikoa adierazten du.

Text complet: PDF