Revistes Catalanes amb Accés Obert (RACO)

Zinema beltzaren kanon eraketa dela eta

Enric Sullà

Resum


Errazagoa da kanon bat ezartzea haren eraketa prozesua aztertzea baino. Artikulu honetan zinema beltzaren kanona nola eratu den azaltzen saiatuko gara, bi elementu ezberdintzea proposatuz: corpusa edo katalogoa, hau da, egin diren film guztiak, eta kanona, maisu-lanek osatua. Konstelazio bat osatuko balute bezala, lan hauek oinarri hartuta egin dute lan adituek zinema beltz osoaren ezaugarri bereizgarriak zehaztu nahian, ordena tematiko, narratibo eta estilistikoari dagokionez. Azken batean prozesu kritiko bat da eta ez dago adostasunik zinema beltza esparru teorikoan genero bat den edo zinema ipar-amerikarraren baitan atal edo ziklo bat osatzen duen erabakitzeko. Edonola ere, ukaezina da esparru enpirikoan existitzen dela.

Text complet: PDF