Revistes Catalanes amb Accés Obert (RACO)

Naziotasun, nazio eta globalizazio kontzeptuez galdezka kolonialismo osteko afrikan : afrikako lau eleberriren testu azterketa

Elda Hungwe, Chipo Hungwe

Resum


Pepetela-ren Mayombe, Ngugi-ren Petals of Blood, Achebe-ren Anthills of the Savannah eta A Man of the People liburuen azterketa bitartez, artikulu honek kolonialismo osteko Afrikan naziotasun eta nazio kontzeptuez egiten du galde, kolonialismo osteko teoriaren barruan. Izan ere, kolonialismo osteko teoriak nazioa eta naziotasuna moduko narratiba bikainei aurre egiten die eta hori dela eta deseraikitzen ditu era horretako narrazioak, arazo sorburu izan ohi direlako. Azterlan honek nazio hitzaren definizioari lotutako arazoak mahairatzen ditu, zeinetan hainbat kidek jarrera hartua duten. Berebat, nazionalismoaren kontzeptua aztertu da eta nazio bat osatzeko horrek duen garrantzia. Naziotasuna problematiko gertatu zela independentzi osteko Afrikan esaten da, nahiz nazionalismoak eginkizun zaila bete zuen dekolonizazioan zehar, izan ere, aldaketak genero-ezberdintasun modura hartzen baitira eta etnizitateak nazio eraikuntza eragozten baitu. Halaber, globalizazioa ere mehatxatzen, aldarazten eta gutxiesten ari da nazioen izatea.

Text complet: PDF