Revistes Catalanes amb Accés Obert (RACO)

Ipuina oihana da : Horacio Quirogaren los cuentos de la selvako irakurketa kritiko-ekologikoa

Diego F. Arévalo

Resum


Horacio Quirogaren Los cuentos de la selva (1918) ipuinetara hurbiltzeko kritika ekologikoaren ikuspuntua erabiltzen dut, esamolde ekologikoa izendatu dudanari buruz hausnarketa bat egite aldera. Azken honen zera dakar, Quirogaren ipuinetako pertsonaia-animaliek diotena “oihaneko” komunikazio mota bezala aztertu behar dela. Animaliek hitz egiten dute, baina gizakiek ez bezala. Hitzak erabiltzen dituzte, baina hauek, gizateriaren arazo historikoki nabarmenak (arima, arrazoia, e. a. ) tratatzeko baino, naturaren bilakaera islatzen dute. Hitzek ekosistema bezala funtzionatzen dute. Tigreen elkarrizketak, boen esaldiak, tukanen adierazpideak, e. a. kezka berezi batek mugatuta daude: oihana gertakari bezala. Kasu honetan esan dezakegu Quirogak oihana irudikatzen duela, “berdea” adierazi eta “habitata” solastatu ahal duten pertsonaiak sortuta.

Text complet: PDF