Revistes Catalanes amb Accés Obert (RACO)

Juan Carlos Onettiren el astilleroko muntaia eta beste trikimailu narratiboak

Marta Álvarez

Resum


Artikulu honetan aztertzen da Juan Carlos Onettiren El astilleroko muntaia eta trikimailu narratiboak. Horretarako lehen puntuan bi mundu kontrajarriak, errealitatea eta El astilleroko alegiazko mundua, sortzeko parte hartzen duten egoera narratibo desberdinak ikertzen dira, beti denbora zehaztugabean deskribatuta. 2. puntuan narrazioen gurutzaketa nola ezartzen den aztertzen da, honela pertsonaien bikoiztasunaren zerbitzuan jartzen den disjarraitasun narratiboa sortuz. 3. puntuan ahots narratibo desberdinen bidez narratzaileak nola sortzen duen anbiguotasunez eta ziurtasun ezaz markaturiko kontakizuna ikus daiteke. Zehaztasun falta hau existentziaren isla baino ez da, fartsaren atzean irauten duena existentziaren iruzurra da eta.

Text complet: PDF